Zutaz harro!

Bizirik dagoen herria da gurea,
egitasmoak etengabe loratzen, saretzen, partekatzen ari dena,
eraldatzen, aurreratzen…

Gernika-Lumoko EHBildu ere garatzen doan proiektu bizia da,
bere herriaren zerbitzura dagoena

horregatik, eta horretarako, komunikazio egitasmo berria dakargu oraingo honetan, norabide biko tresna izan nahi duena,

gure ikuspuntua, gure iritzia zurekin konpartitzeko
baina batez ere zure iritzia gurea bihurtzeko, zure nahia gurea egiteko

zugandik gertuago egon, zure begietatik ikusi, zure belarrietatik entzun,
zure bihotzetik sentitu nahi dugu Gernika
amesten duzun Gernika hori zurekin batera marrazteko

Gernikaz harro gaudelako
zutaz harro