GURE ESKU DAGO

Zinegotziak erabakitzeko eskubidearen alde

Joan den igandean EHBilduko zinegotziok, beste hainbat kiderekin batera, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian parte hartu genuen. Hona hemen aldarrikapenerako sinatu genuen adierazpena:

GERNIKA-LUMOKO ALKATE ETA ZINEGOTZIEN ADIERAZPENA

Mendeetan zehar eta ez gitxitan, gure ordezkariek Euskal Herriarentzat burujabetasun eskubidearen defensa egin dabe, batuetan herri mailan eta beste batzuetan garaian garaiko erakundeeetan.

Gaur, hemen batuta, 1979tik Gernika-Lumoko zerbitzura egon ginen eta gauden zinegotzi eta alkateok, Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dogu.

Egiten dogun aldarrikapena, ondorengo hiru arrazoietan oinarritzen dogu:

1.-Euskal Herria nazio bat delako

2.-Gure herriaren etorkizuna herritarrok erabaki behar dugulako

3.-Demokrazia, kolore, adin, pentsakera eta izaera desberdinetako herritarron adostasunarekin eraiki behar delako

Eta horregatik, Gernika-Lumoko herritar guztiak, 2017ko apirilaren 2an ospatuko den galdeketan parte hartzera gonbidatu gure ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude