ZEUGAZ ASKOZ BE HOBETO

Gernika-Lumoko EH Bilduren helburu nagusia Herria Egiten laguntzea da, eta Herria Egin esaten dugunean, guztion ekarpenekin garatzen doan herri bizia esan nahi dugu. Daukaguna modu kritikoan aztertuz, okerrak zuzenduz eta asmatutakoan sakonduz. Horretarako, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako guztion arteko harremanak sustatzea beharrezkoa da.

Iritziak naturaltasunez trukatu ahal izatea, desberdin pentsatzen duenari lasaitasunez entzutea, entzundakoa aintzat hartzea, elkarrizketa bera balorean jartzea eta adostasuna garaipenaren gainetik kokatzea. Jatorri eta ibilbide desberdineko gizon eta emakumeok osatzen dugu Gernika-Lumoko EH-Bilduren Taldea, baina herriarekiko atxikimenduak eta balore hauekiko konpromisoak ekarri gaituzte hona.

Eta Herria zugaz egin nahi dugu; herrian dauzkagun hainbat marapilo zugaz askatu. Entzun eta berba egin: egunerokoaz, utopiaz, baldosez eta ametsez; herriarena izango den Udalak herriarekin hitz egin behar duelako.

Horretarako elkarrizketa posible egingo duten baliabideak sortu ditugu.

-Bulegoa zabalik: astelehenetik ostiralera 9:30etik, 13:30era bitartean. (baita beste edozein ordutan ere, aurrez adostuta)

-Harremanetarako telefonoa: 688 73 48 94

-Posta elektronikoa: gernika@ehbildu.eus

Zuen zain egongo gara, bulego orduetan, edo, nahiago izanez gero, hitzordua telefono edo emailez zehaztuta.

Zeugaz askoz be hobeto!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude