ZENTSURA

Poloniarako bidai ofizial batean senide bat doan joan izana salatzeko EH Bilduk emandako prentsaurrekoa tokiko komunikabideek zabaltzeak asko haserretu zuen alkatearen ingurua. Horrenbeste haserretu ziren, tokiko medioetan ez ginela berriro agertuko erabaki zutela. Eta, orduz geroztik, Osoko Bilkuren laburpenak desagertu dira albistegietatik, eta, are gehiago, Bilkuren grabazioen zenbait zati mozteko ere agindu dute. Dagoeneko, ez dira EH Bilduk antolatutako inolako ekimenetara etortzen, ezta ere prentsaurrekoen berri ematen, nahiz eta aldez aurretik espresuki gonbidatu ditugun.

Inuzenteenak ere ez luke pentsatuko prentsak eta publikoak bat-batean galdu dutela EH Bilduren iritziarekiko interesa. Izan ere, zalantzarik gabe jakin ahal izan dugunez, errealitatea askoz ilunago eta makurragoa da. Komunikabide txiki askok diru-laguntza publiko edo hitzarmenekiko duten menpekotasuna aprobetxatuta, eta inolako lotsarik gabe, medioek zeren berri eman ahal duten eta ezin duten agintzen dute, baita zer emititu behar den derrigorrez. Zentsura beste izenik ez du horrek, eta oposizioa ikusezin bihurtzeko gogoa, kritikarik publikatu ez dadin. Beste garai batzuk datozkigu gogora, garai beldurgarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude