udala

Zeugaz askoz be hobeto

Gernika-Lumoko EH Bilduren helburu nagusia Herria egiten laguntzea da, eta Herria Egin esaten dugunean, guztion ekarpenekin garatzen doan herri bizia esan nahi dugu. Daukaguna modu kritikoan aztertuz, okerrak zuzenduz eta asmatutakoan sakonduz. Horretarako, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako guztion arteko harremanak sustatzea beharrezkoa da.

2017ko aurrekontu proposamenaren lanketa

Atzo, 2017ko Udal Aurrekontuak lantzeko lehen Batzar Irekia izan genuen Elai Alai aretoan. Batzarraren lehen zatian, Udal Aurrekontuak hobeto ulertzeko azalpenak eman genituen. Bai antolaketaren aldetik, Sarrerak eta Gastuak, Kapituluak eta Partidak, Inbertsioak eta Kontratuak… eta bai Gernika-Lumoko Udalak nondik jasotzen duen dirua eta zertan gastatu ohi duen erakusteko. Azken finean, Udalak kudeatzen dituen 18 […]

Aurrekontuei buruz ez dago inongo berririk

Aurrekontu proiektuari dagokienez, Gobernuak berak ezarritako egutegia ere ez du errespetatu: martxoak 6 da gaur, eta ez dugu aurrekontuen gaineko inolako berririk: zero! Ez dute agindu ziguten Ogasun Batzordea deitu eta beraz, ez dakigu noiz egongo den prest Gobernuaren proposamena, ezta zenbat denbora egongo den hura aztertzeko eta ekarpenak egiteko.