pnv

LIBURU BELTZAREN AURKEZPENA

Datorren asteazkenean, azaroaren 14an, Elai-Alai aretoan, “Gernika-Lumoko Udalaren Liburu Beltza” liburua aurkeztuko dugu. Bertan, liburuaren azalpena jaso, iritziak partekatu, zalantzak argitu eta liburuaren aleak eskuratzeko aukera izango da. Udal Gobernuaren funtzionamendu kaotikoa eta planifikazio gabea salatzeko beharrizana izan dugu. Hainbat kasutan legea ez da betetzen, herritarrekiko jarrera ez da egokia, Udal Gobernuak gustuko ez duena […]

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak berretsi du: Udalak ia 3 milioi euro modu ilegalean banatzen ditu

Orain dela urtebete hatsa dario kanpainan salatu genuena berretsi egin du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak: Gorroño eta PNVren Udal Gobernuaren kudeaketa txarra —eta legez kanpokoa— hain zuzen ere. 2016ko gastuak aztertu ondoren 53 zerbitzu eta hornidura kontratazio publikoaren legeari muzin eginda ordaintzen zirela ikusi genuen: haien artean TAO zerbitzua, prentsa arduraduna, Udal eraikinen garbiketa… Udal […]

Pentsio sistema propioa

Azken hilabeteetan gure helduek kaleak hartu dituzte pentsio duinen alde. Astez aste, Euskal Herriko pentsiodunak mobilizatzen ari dira PPk bultzatu duen pentsioen %0,25eko “igoera” iraingarria salatzeko, baina era berean 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko eta gaur egun, baita etorkizunean ere, euskal eta nafar herritarrentzat nahikoak eta bidezkoak diren pentsioak ziurtatuko dituen sistema propio baten premia […]

2 minutu eta 18 segundo

Izatez, Osoko Bilkura proposamenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko Udalaren organo gorena da. Baina Gorroño eta PNVrentzat Osoko Bilkurak hilero errepikatzen diren derrigorrezko bilera deserosoak dira, oposizioa aguantatzeko bilerak.