partehartzea

ZEUGAZ ASKOZ BE HOBETO

Gernika-Lumoko EH Bilduren helburu nagusia Herria Egiten laguntzea da, eta Herria Egin esaten dugunean, guztion ekarpenekin garatzen doan herri bizia esan nahi dugu. Daukaguna modu kritikoan aztertuz, okerrak zuzenduz eta asmatutakoan sakonduz. Horretarako, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako guztion arteko harremanak sustatzea beharrezkoa da. Iritziak naturaltasunez trukatu ahal izatea, desberdin pentsatzen duenari lasaitasunez entzutea, entzundakoa aintzat […]

Panico a la palabra

Ulertu daiteke, ados egon ez arren, Udal Gobernu batek funtzionamendurako arautegia inorekin kontatu gabe egin eta aplikatzea. Gernika-Lumoko herritarrek osoko bilkuretan parte hartu ahal izateko idatziz baimena eskatu behar dute, horrela dago jasota oraindik ikusi ez dugun arautegiren batean.

2017ko aurrekontu proposamenaren lanketa

Atzo, 2017ko Udal Aurrekontuak lantzeko lehen Batzar Irekia izan genuen Elai Alai aretoan. Batzarraren lehen zatian, Udal Aurrekontuak hobeto ulertzeko azalpenak eman genituen. Bai antolaketaren aldetik, Sarrerak eta Gastuak, Kapituluak eta Partidak, Inbertsioak eta Kontratuak… eta bai Gernika-Lumoko Udalak nondik jasotzen duen dirua eta zertan gastatu ohi duen erakusteko. Azken finean, Udalak kudeatzen dituen 18 […]

Eskola auzoaren mesedetan jartzeko lanean

Atzo, martxoaren 5ean Lurgorri Auzo Kultur Elkarteak (LAKE) deituta batzarra egin zen auzoan dagoen eskolaren inguruan hitz egiteko. Elkartearen asmoa, orain dela gutxi arte hutsik eta orain jubilatuek bakarrik erabili dezaketen eskola auzoaren beharren arabera antolatu ahal izateko proposamena bat egiteko ideiak jasotzea zen.