memoria

Salve Jose Mari!

Badirudi, ordea, gurean, aintzineko erromatarren ohitura miresgarrienak maite eta eguneratzeko joera gero eta biziagoa dela. Horrela, Gernika-Lumoko udal agintea alkatearen aldebakarreko erabakietan, zesarismo berri batean, oinarritzen da gero eta gehiago. Alkateak, “guerniquesismoaren” haragitzeak, zentzu komunaren jabe bakartzat dauka bere burua.

Gernika gehiagorik ez; ez Palestinan ez inon!

Une zail hauetan gure doluminak helarazi eta gure elkartasun osoa berretsi nahi dizkiegu Palestinako herriari eta bereziki Gazako biztanleei. Eta berriro ere, Palestinar estatua aintzatetsi. Aldi berean, Israelen okupazioa eta giza eskubideen eta legalitatearen berme omen diren bere aliatuen isiltasun eta konplizitate lotsagabeak salatu behar ditugu.

Pasilekuko eskultura

Adostasun guztien gainetik errotonda bat plantatu du Udalak Pasilekuaren erdi-erdian, jolaserako eremua okupatuz, inori galdetu barik. Eta orain, 1936ko gerran aritu ziren Gudarien omenezko estatua bat jarri dute gainean. Esan gabe doaz Memoria Historikoarekiko gure konpromisoa eta faxismoaren kontra borrokatu zutenekiko gure maitasuna eta errespetua.