lgtbi

LGBTI+ KOLOREEKIN BANKU BAT JARRI DUGU

2017ko ekainaren 28aren harira hartutako konpromisoa beteta, LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen dituen koloreekin banku bat jarri dugu Gernika-Lumoko Udalbatzak, kolektibo hori ikusgarri egin eta beraien lana, aniztasun eta borroka goraipatzeko.

LGTBI+ fobiarik ez!

Aitortu behar ditugu LGTBI+ zein mugimendu feministaren ekarpenak; eurei esker ari da bisibilizatzen eta desligitimatzen gaia. Horregatik jarraitu behar dugu, arduraz,  euren beharrei eta eskaerei erantzuten.  Eta ezin dugu ahaztu egoera zaurgarrienean dauden kolektibo horiek (adineko pertsonak, migratzaileak, umeak eta nerabeak, etab.) behar duten premiazko babesa.