ingurumena

Kutsadura ibaian

Azaroaren azken asteetan zehar gasolinaren itxura guztia duten kutsadura orban handiak agertu dira ibaian, Errenteriako zubitik gertu. Jakin bezain pronto, Udalaren Ingurumen zerbitzuari abisua eman genion, eta URA agentziarekin harremanetan jarri ziren EH Bilduko eskualdeko zenbait kide. URA agentziaren erantzukizuna da isurketa hauek ikertzea, eta txosten ofizialik oraindik ez daukagun arren, zurrumurru informatuek eta zantzuek […]

Garbiketa zerbitzu berriaz

Orain hilabete pare bat indarrean jarri zen gure herriko hondakinen bilketa eta kale garbiketa emango duen enpresarekiko kontratu berria; Udalak egiten dituenen artean handiena, urteko 2,7 milioi euro inguruko kostua duena eta 8 urteko iraupena. Aurreko legegintzaldian prestatu genituen zerbitzua kontratatzeko baldintza pleguak, eta 2015eko Udal hauteskundeak baino hilabete lehenago onartu ziren Osoko Bilkuran.