herritarrak

Astra 4. Km: dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen!

Astraren bilakaerari primeran egokitzen zaizkion analogiak gordetzen ditu esaera zahar horrek. Lehen kolpean, zelan ez, Astrak urte hauetan ibili dituen kilometroak etortzen dira burura, inoiz geratu barik, dagoeneko hamarkada pasa iraun duen bidaia kolektibo zoragarria. Eta eskarmentua duten ibiltariei bezala, nabaritzen zaizkio kilometroak, pauso sendoez ezezagunerantza jarraitzeko konfiantzan. Ebidenteaz gain, esaera zaharrak baditu itxuraz kontraesankorrak […]

Zeugaz askoz be hobeto

Gernika-Lumoko EH Bilduren helburu nagusia Herria egiten laguntzea da, eta Herria Egin esaten dugunean, guztion ekarpenekin garatzen doan herri bizia esan nahi dugu. Daukaguna modu kritikoan aztertuz, okerrak zuzenduz eta asmatutakoan sakonduz. Horretarako, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako guztion arteko harremanak sustatzea beharrezkoa da.

Eskola auzoaren mesedetan jartzeko lanean

Atzo, martxoaren 5ean Lurgorri Auzo Kultur Elkarteak (LAKE) deituta batzarra egin zen auzoan dagoen eskolaren inguruan hitz egiteko. Elkartearen asmoa, orain dela gutxi arte hutsik eta orain jubilatuek bakarrik erabili dezaketen eskola auzoaren beharren arabera antolatu ahal izateko proposamena bat egiteko ideiak jasotzea zen.