herritarrak

Pasilekuko eskultura

Adostasun guztien gainetik errotonda bat plantatu du Udalak Pasilekuaren erdi-erdian, jolaserako eremua okupatuz, inori galdetu barik. Eta orain, 1936ko gerran aritu ziren Gudarien omenezko estatua bat jarri dute gainean. Esan gabe doaz Memoria Historikoarekiko gure konpromisoa eta faxismoaren kontra borrokatu zutenekiko gure maitasuna eta errespetua.

Bloke naranjaren okupazioa dela eta

Erro sakonak dituzten egoeren aurrean ezin gara aldekotasun edo kontrakotasunera mugatzen den mozio baten aurkezpenera mugatu, PNVk eta Gorroñotarrek aurreko Osoko Bilkuran egin zuten moduan. Herrian ardura politikoa dugunon erantzukizuna da arazoei aurrez begiratzea eta konponbideak bilatzea, eta, ildo horretan, gazteak okupaziora bultzatu dituzten arrazoiak hobeto ezagutzeko, haien nahiak eta beharrak ulertzeko, haiekin bildu ginen arestian, entzutea baita konponbidearen lehen urratsa; erabaki edo adierazpen manikeoak baino askoz urrutiago eramango gaituena.

Astra 4. Km: dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen!

Astraren bilakaerari primeran egokitzen zaizkion analogiak gordetzen ditu esaera zahar horrek. Lehen kolpean, zelan ez, Astrak urte hauetan ibili dituen kilometroak etortzen dira burura, inoiz geratu barik, dagoeneko hamarkada pasa iraun duen bidaia kolektibo zoragarria. Eta eskarmentua duten ibiltariei bezala, nabaritzen zaizkio kilometroak, pauso sendoez ezezagunerantza jarraitzeko konfiantzan. Ebidenteaz gain, esaera zaharrak baditu itxuraz kontraesankorrak […]