hatsa dario

ZENTSURA

Poloniarako bidai ofizial batean senide bat doan joan izana salatzeko EH Bilduk emandako prentsaurrekoa tokiko komunikabideek zabaltzeak asko haserretu zuen alkatearen ingurua. Horrenbeste haserretu ziren, tokiko medioetan ez ginela berriro agertuko erabaki zutela. Eta, orduz geroztik, Osoko Bilkuren laburpenak desagertu dira albistegietatik, eta, are gehiago, Bilkuren grabazioen zenbait zati mozteko ere agindu dute. Dagoeneko, ez […]

Ariatza Jardines, Gorroñoren enpresa kuttuna

Badira Gernikan enpresa batzuk alkatearen kuttunak direnak. Urteak joan urteak etorri, enpresa hauek beti mantentzen dira udalaren kontrata bezala; bizi guztirako adjudikatzaileak bihurtu dira. Urte hasieran, Udal Gobernuak lorategi eta parkeen zaintzarako zerbitzuaren lizitazioa martxan jarri zuen. EH Bilduren helegite baten ondorioz, lizitazioa bertan behera gelditu zen, nabaria baitzen prozesu guztia Ariatza Jardineseri kontratua emateko […]

LIBURU BELTZAREN AURKEZPENA

Datorren asteazkenean, azaroaren 14an, Elai-Alai aretoan, “Gernika-Lumoko Udalaren Liburu Beltza” liburua aurkeztuko dugu. Bertan, liburuaren azalpena jaso, iritziak partekatu, zalantzak argitu eta liburuaren aleak eskuratzeko aukera izango da.