gobernua

KONTRATAZIO ARLOAN ALDAKETAK? BAI ZERA!

Bada ia urte bat Gernika-Lumoko Udalak kontratazioan duen kudeaketa eta jarrera salatzen hasi ginenetik; gure bitarteko guztiak jarri ditugu martxan arlo hau erregularizatu eta herritarren baliabideen kudeaketa ona eskatu zein zerbitzuak optimoenak izan daitezen saiatzeko: azterketa sakonak, ekarpenak, aholkularitza juridikoa… eta, beste erremediorik izan ez dugunean, errekutsoak ere jarri izan ditugu. Badakigu egiten ari garen […]

2 minutu eta 18 segundo

Horixe da Urtarrileko Osoko Bilkurak iraun duena, Udal Gobernuko koalizioak daukan ekimen politikoaren hutsa agerian utzita. Eta gobernatzeko eskaintzarik ez dagoenez, legeak agindutako derrigorrezko tramiteak baino ez dituzte Osoko Bilkuretara ekartzen. Urtarrilekoan , adibidez, alkateak gai zerrendan sartu dituen puntu guzti-guztiak, Osoko Bilkurari derrigorrez “kontu eman” beharreko diru kontuak dira, legeak hala aginduta. Hain zuzen […]

Bermerik gabeko “parte hartzea” 2018ko aurrekontuetan!

Duela bi aste, Gernika-Lumoko Udalak herritarrek aurrekontuei ekarpenak egiteko galdetegiak helarazteko tartea zabaldu zuen, iazko eredua errepikatuta. Gernika-Lumoko EHBilduren ustez, zabaldu den partaidetzarako bidea ez da minimoetara heltzen: Ez da aurrekontuen inguruko informaziorik eman; ez da argitzen zer motatako ekarpenak egin daitezkeen. Ez dakigu zerbitzu bat proposatu daitekeen, inbertsio bat izan behar den, edo, besterik […]

UDAL LANGILEEK IKUSKARITZARA JO BEHAR IZAN DUTE, BERAIEN OSASUNAREN DEFENTSAN

Noraino heldu behar dira Gernika-Lumoko langileak beraien eskubide oinarrizkoenak eskuratzeko? Badira ia hiru urte langileak udalak San Kristobalen duen biltegi baten egoera salatzen hasi zirela. Udaleko lantaldeko kideek hainbat eta hainbat lan egiten dituzte bertan, eta, beraien hitzetan, ez dira segurtasun eta osasun baldintzak betetzen. Konponbidea erreza du berez: arrapalaren labainkortasuna konpondu eta aireztatzen sistema […]