garbiketa

Garbiketa zerbitzu berriaz

Orain hilabete pare bat indarrean jarri zen gure herriko hondakinen bilketa eta kale garbiketa emango duen enpresarekiko kontratu berria; Udalak egiten dituenen artean handiena, urteko 2,7 milioi euro inguruko kostua duena eta 8 urteko iraupena. Aurreko legegintzaldian prestatu genituen zerbitzua kontratatzeko baldintza pleguak, eta 2015eko Udal hauteskundeak baino hilabete lehenago onartu ziren Osoko Bilkuran.