feminismoa

LGBTI+ KOLOREEKIN BANKU BAT JARRI DUGU

2017ko ekainaren 28aren harira hartutako konpromisoa beteta, LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen dituen koloreekin banku bat jarri dugu Gernika-Lumoko Udalbatzak, kolektibo hori ikusgarri egin eta beraien lana, aniztasun eta borroka goraipatzeko. Ondorengo adierazpenarekin batera burutu dugu ekimena: LGTBI+ PERTSONEN SEXU-ASKAPENERAKO NAZIOARTEKO EGUNA 49 urte igaro dira Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean New Yorkeko polizia […]

LGTBI+ fobiarik ez!

Aitortu behar ditugu LGTBI+ zein mugimendu feministaren ekarpenak; eurei esker ari da bisibilizatzen eta desligitimatzen gaia. Horregatik jarraitu behar dugu, arduraz,  euren beharrei eta eskaerei erantzuten.  Eta ezin dugu ahaztu egoera zaurgarrienean dauden kolektibo horiek (adineko pertsonak, migratzaileak, umeak eta nerabeak, etab.) behar duten premiazko babesa.

MUNDIALA IZANGO DA! Emakumeok* planto!

Muga guztiak gainditzen dituen greba feminista dago deituta aurton, emakume langilearen nazioarteko egunean. Muga guztiak gainditzen ditu: bai gutxienez munduko 178 herrialdetan deituta dagoelako, baina, baita ere, aurretik inoiz ikusi ez bezala lan produktibora edo enplegura mugatu izan den greba eredua gainditzen duelako.