entxufismoa

Ariatza Jardines, Gorroñoren enpresa kuttuna

Badira Gernikan enpresa batzuk alkatearen kuttunak direnak. Urteak joan urteak etorri, enpresa hauek beti mantentzen dira udalaren kontrata bezala; bizi guztirako adjudikatzaileak bihurtu dira. Urte hasieran, Udal Gobernuak lorategi eta parkeen zaintzarako zerbitzuaren lizitazioa martxan jarri zuen. EH Bilduren helegite baten ondorioz, lizitazioa bertan behera gelditu zen, nabaria baitzen prozesu guztia Ariatza Jardineseri kontratua emateko […]

Gorroñok enpresari eta enpresak Gorroñori… Gernikarron diru publikoaren kontura, noski!

Bere armada pertsonala balitz moduan, Gernikako udalak oso era “ponpoxoa”an ibilgailu berri batzuen aurkezpen publikoa egin zuen pasa den ekainak 13an. Baina errealitatea oso bestelakoa da, ibilgailu hauek ez dira herriarenak, ez ditu Udalak erosi, enpresa pribatu batek baizik. Horrela, Gorroñok udalak erosi dituenaren itxura nahi izan du, Gernika-Lumotarrak nahasteko helburu argiagaz.