energia

Energia bizian!

Asteartean, energia elektrikoari buruz antolatu dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, enpresa elektriko handien oligopoliotik kanpo beste eredu bat posible egiten dutenen esperientzien berri izango dugu. EH Bildun, planetaren xahuketaren aurrean, berriztagarrietan; neurrigabeko botere eta aberastasunen aurrean, kooperatibismoan; negozioaren aurrean, eskubideetan eta menpekotasunaren aurrean, burujabetzan sinesten dugulako. Apirilak 4, asteartea, 19:00, Elai Alai aretoan. Elkarbanatu

Energia bizian!

Urtarrilaren 18an “Energia bizian!” jardunaldiak ospatuko dira Durangon eta energia berriztagarrien inguruko adibide praktikoak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu. Hizlarietako bat Eako alkate den Iratxe Arriola izango da. Gernika-Lumoko EH Bilduko kideak bertan izango gara, belarriak zabal-zabalik. Elkarbanatu