emakumea

MUNDIALA IZANGO DA! Emakumeok* planto!

Muga guztiak gainditzen dituen greba feminista dago deituta aurton, emakume langilearen nazioarteko egunean. Muga guztiak gainditzen ditu: bai gutxienez munduko 178 herrialdetan deituta dagoelako, baina, baita ere, aurretik inoiz ikusi ez bezala lan produktibora edo enplegura mugatu izan den greba eredua gainditzen duelako.

Martxoak 8

Lehen lerroan egon behar dugu, gizonek ez gaituzte salbatuko, eta, ez dugu horrelakorik nahi, gainera. Eredu justuago baten eraikuntzan, emakumeok klabeak izan ginen eta gara, eta bide horretan aurrera egiten jarraitu ahal izateko elkarren beharra dugu, batuta, edozein zailtasun gainditzeko besteko indarra badugulako.