aurrekontuak

Aurrekontuei buruz ez dago inongo berririk

Aurrekontu proiektuari dagokienez, Gobernuak berak ezarritako egutegia ere ez du errespetatu: martxoak 6 da gaur, eta ez dugu aurrekontuen gaineko inolako berririk: zero! Ez dute agindu ziguten Ogasun Batzordea deitu eta beraz, ez dakigu noiz egongo den prest Gobernuaren proposamena, ezta zenbat denbora egongo den hura aztertzeko eta ekarpenak egiteko.

Prentsaurrekoa

Gaur goizean prentsaurrekoa eman dugu Gernika-Lumoko Udal Aurrekontuak lantzeko gure proposamena aurkezteko eta Udal Gobernuko alderdiek gure proposamenari emandako erantzuna baloratzeko. Elkarbanatu