alternatiba

EH BILDUREN EKIMENEZ AURRERAPENAK KONTRATAZIOARREN GARDENTASUNEAN ETA HILETA ZIBILEN ORDENANTZAN

EH Bilduren iniziatibari esker honakoa lortu dugu uztailaren 18an egin zen ez ohiko osoko bilkuran: -HERRITARREN INTERES ZUZENEKOAK DIREN KONTRATUAK BANDOETAN IRAGARRI ETA, HORRELA, INTERESDUNEK INFORMAZIOA ESKURAGARRI IZATEA. Esan beharra dago, horrez gain, herriko komunikabideetan ere iragartzeko proposamena egin genuela, baina azken hori ez zutela onartu nahi izan. Aterpetxea, jabari publikoko tabernak… herritarren interesekoak dira […]

Bloke naranjaren okupazioa dela eta

Erro sakonak dituzten egoeren aurrean ezin gara aldekotasun edo kontrakotasunera mugatzen den mozio baten aurkezpenera mugatu, PNVk eta Gorroñotarrek aurreko Osoko Bilkuran egin zuten moduan. Herrian ardura politikoa dugunon erantzukizuna da arazoei aurrez begiratzea eta konponbideak bilatzea, eta, ildo horretan, gazteak okupaziora bultzatu dituzten arrazoiak hobeto ezagutzeko, haien nahiak eta beharrak ulertzeko, haiekin bildu ginen arestian, entzutea baita konponbidearen lehen urratsa; erabaki edo adierazpen manikeoak baino askoz urrutiago eramango gaituena.

Energia bizian!

Asteartean, energia elektrikoari buruz antolatu dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, enpresa elektriko handien oligopoliotik kanpo beste eredu bat posible egiten dutenen esperientzien berri izango dugu. EH Bildun, planetaren xahuketaren aurrean, berriztagarrietan; neurrigabeko botere eta aberastasunen aurrean, kooperatibismoan; negozioaren aurrean, eskubideetan eta menpekotasunaren aurrean, burujabetzan sinesten dugulako. Apirilak 4, asteartea, 19:00, Elai Alai aretoan. Elkarbanatu