Pasilekuko eskultura

Ilusio, parte hartze eta babes zabalena sorrarazi duen hausnarketa kolektiboko proiektua izan bada Gernikan, hori Pasilekukoa izan da. Herriko gune maitatuena, herriko bihotza biziberritzeko prozesu zabal hark erabilerak adosteko eta horiek zaintzeko eta bermatzeko norabideak markatuta utzi zituen. Orain dela hiru urte Gorroño eta PNV jabetu ziren Udalaz, eta denbora honetan guztian prozesuan adostutakoa izozkailuan sartu ta eduki dutela zirudien, lehentasunezkoa ez zelakoan.

Azken egunotan baina, adostasun guztien gainetik errotonda bat plantatu du Udalak Pasilekuaren erdi-erdian, jolaserako eremua okupatuz, inori galdetu barik. Eta orain, 1936ko gerran aritu ziren Gudarien omenezko estatua bat jarri dute gainean. Esan gabe doaz Memoria Historikoarekiko gure konpromisoa eta faxismoaren kontra borrokatu zutenekiko gure maitasuna eta errespetua.

Horregatik hain zuzen da ironikoa, negargarria ez esatearren, askatasunaren alde dena eman zutenen omenezko eskultura inposizioz ezartzea. Hasieran, harriduraz hartu dute Pasilekuko erabiltzaileek jolasgunearen okupazioa, baina sentimenduak harriduratik haserrera pasatzen joan dira, eta abian dira protestak.

Zoritxarrez, ezaguna da PNV eta Gorroñoren jarrera, herritarrei kasurik ez, eta derrepentean Pasilekuaren eraberritzeko obren proiektu osoa, amaitua eta itxita aurkezteko kapazak dira, aldaketarako aukerarik gabe. Erabileraren gainetik postalerako estetika lehenetsiko dute berriro, eta herritarron behar eta nahiak, Pasilekuko prozesuan adostu genituenak, baztertzeko lotsarik ez dute izango. Gainera, datorren urteko hauteskundeetara begira daude hauek eta herriarentzako eskaintza soilik obretan oinarritzen dutenez, lehen bait lehen txukuntzea izango da haien helburua, kosta ala kosta.

Ez gara zertan herritarren partaidetzari buruzko eztabaida teorikoetan sartu behar. Udalak ia ehun mila euro gastatu ditu estatuan, guztionak, Gernika- Lumoko herritarronak, Pasilekuko erabiltzaileonak, bertan jolasten jarraitu nahi dugunonak. Inori ezer galdetu barik, ezta ere non kokatu nahi dugun. Eta ondo dakite beste guztioi tranpa egiten ari zaizkigula, eta agian horregatik, ez gaitu oposizioko zinegotziok inauguraziora gonbidatu, haien ustez ez herritarrak ez oposizioak ez dugu azalpenik merezi, ezta begirunerik ere.

4 erantzun

  1. Lotsagarria benetan. Arrazoi asko daude eskultura horren kontra,:
    1. Inposizioa delako; kultura demokratikoaren kontrakoa. Diktaduraren usaina somatzen dada.
    2. Estetikari dagokionez, oso estilo antzinekoa dad, decimononikoa, kubismoarekin lotuta dagoen herri batean
    3. Armak? Bonbardaketa jaso duen herri baten? Pakearen sinbolo unibertsala bihurtu dan herri batean? Zein da mezua? Testuingurua gerra danean, «borroka armatua» zilegia dela? EAJren ideologia? Ummmmm!!!! Labankorra ….
    4. Kokapena: okerragorik ezin asmatu. Paseolekuko bide guztien nodoa bihurtzen den epicentroan. Oztopo edozein norabide hartzen baduzu. Desastre!
    5. Hezkidetza edo genero ikuspegitik suspentso borobila. Berriro gizonezkoak? Ez al daukagu nahiko giznezko irudiak jadanik herrian? Bi irudi, eta biak gizonezkoak? Gizonek bakarrik omen dakite herria defendatzen?
    KONKLUSIOA: parka ezina egin diguten afrenta!¡
    Errazago, estetikoki indar gehiago duena, emakumeen indarra islatzen duena Guernica kuadroaren garraxika dagoen emakumea -pietate kubista- ….. leku esanguratsu batean, don Tello figuraren ordez, udala plazan, adibidez!!¡¡!

  2. Ez dut ulertzen zer egin behar dudan. Zer nahi duzue esan «zure iruzkina moderatzeko zain dago»? Idatzitakoa moderatu egin behar dudala? Zergatik??
    Nobata naz eta agian ez dut ondo ulertzen…

  3. Egun on, Libe:

    Antza denez iruzkina publiko egiteko onartu behar da (guk). Zure aurreko iruzkina onartu berri dugu, beraz, arazorik gabe publikatuta egon beharko litzateke.

    Eskerrik asko zure ekarpenarengatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude