PASILEKUA BIZIRIK AKORDIOA DELA ETA

EH Bilduk zoriondu nahi du Pasilekue Bizirik taldea, eta biziki baloratzen du Udalarekin akordioa erdietsi izana. Herritarron kemenak eta indarrak Gorroño eta bere Gobernua mahaian eserarazi dituzte, Pasilekuko proiektuaz berba egiteko eta guztion artean berraztertzeko. Arrazoia edozein dela ere, Udal Gobernuaren jarrera-aldaketa txalotu nahi dugu, behingoz, herritarren ahotsa entzuteko prestutasuna erakutsi duelako. Aldarte berri hau zintzoa izatea nahi dugu, elkarrizketaren eta elkarlanaren zain dabiltzan beste egitasmoek (Bidegorria, Lurgorriko eskola…) aukera hori merezi dutelako. Horrela bada, bertan izango gara, parte hartzeko gertu eta adostutakoa betetzen laguntzeko prest.

AKORDIOAREN EDUKIA (Gernika-Lumoko Udalaren web orria)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude