LiburutHeRRixe ekimena

Egoera ez da berria. Urtero legez, azterketa garaian, bestela ere urri geratzen den Gernikako Liburutegiak gainezka egiten du, eta ezinezkoa egiten zaie toki bat aurkitzea ikasteko bertaratzen diren herriko gazte askori. Arazoa zaharra izan arren, Udalak ez du oraindik konponbiderik eskaini. Tamalez, arazo eta aldarrikapenen aurrean, ohituta gauden norabidea hartu du Udal Gobernuak: gorrarena egin eta pankarta eta eskuorriak ordubetera kentzeko agindu, aldarrikapena isilaraziz arazoa bera desagertuko delakoan… Zorionez ordea, gazteek, eta herri mugimenduak orokorrean, lezio ederra eman digute berriro: auzolanaz baliatuz, ikasteko lekuak atondu dituzte Astran, behin betiko konponbidea gauzatu orduko, ikasteko tokiak bermatzeko.

Herriak badu Liburtegirako egitasmoa: Pasilekuko eskolak horretarako gordeta daude, baina zoritxarrez, Udal Gobernuaren lehentasun ekonomikoen eta gure herriaz soilik hauteskunde garaietan gogoratzen diren erakundeen pentsuan dago proiektua. Batzuk eta besteen kalkuluei itxaron gabe, herriak hartu du lekukoa, LiburutHeRRixe ekimena martxan ipiniz.

EH Bilduk ekimena txalotu nahi du eta gazteei zorionak eman nahi dizkie, eta aldi berean, Udal Gobernuari arazoari aurre egitea exijitzen dio: gazteekin, liburutegiko erabiltzaile eta langileekin eseri eta guztiontzat onuragarri izango den konponbidea adosteko pausuak eman ditzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude