LIBURU BELTZAREN AURKEZPENA

Datorren asteazkenean, azaroaren 14an, Elai-Alai aretoan, “Gernika-Lumoko Udalaren Liburu Beltza” liburua aurkeztuko dugu. Bertan, liburuaren azalpena jaso, iritziak partekatu, zalantzak argitu eta liburuaren aleak eskuratzeko aukera izango da.

Udal Gobernuaren funtzionamendu kaotikoa eta planifikazio gabea salatzeko beharrizana izan dugu. Hainbat kasutan legea ez da betetzen, herritarrekiko jarrera ez da egokia, Udal Gobernuak gustuko ez duena automatikoki baztertzen da eta parte hartzerik apenas dago. Hau guztia azaleratzea eta salatzea du helburu LIBURU BELTZ honek. Legegintzaldi hasieratik 2018ko irailerara bitarteko datuak eta gertakariak biltzen ditu, eta jasotzen den informazioa dokumentu eta akta ofizialetan oinarrituta dago.

Datorren astean elkar ikusiko dugulakoan,

Jaso agur bero bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude