LGBTI+ KOLOREEKIN BANKU BAT JARRI DUGU

2017ko ekainaren 28aren harira hartutako konpromisoa beteta, LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen dituen koloreekin banku bat jarri dugu Gernika-Lumoko Udalbatzak, kolektibo hori ikusgarri egin eta beraien lana, aniztasun eta borroka goraipatzeko.

Ondorengo adierazpenarekin batera burutu dugu ekimena:

LGTBI+ PERTSONEN SEXU-ASKAPENERAKO NAZIOARTEKO EGUNA

49 urte igaro dira Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean New Yorkeko polizia Stonewall izeneko pub batean sartu zen transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzeko. Euren eskubideak defendatzeko elkartzen ziren lehen aldia ez bazen ere, data hori mugarri bihurtu zen diskriminazio- eta ikusezintasun-testuinguru batean: LGTBI+ pertsonek euren sexualitatea eta generoa modu askean bizitzeko antolatu zuten borrokan katalizatzaile bat izan zen.

Orduz geroztik ekainaren 28an LGTBI+ pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da: dibertsitatea eta egindako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere. Funtsezko giza eskubideez, norberaren identitatea definitzeko eta identitate hori askatasunez bizitzeko eskubideaz ari gara.

Horregatik, Udal honek konpromisoa hartzen du honako hau egiteko:

1) Bere politiketan sexu-aniztasuneko eta genero-identitateko ikuspegia sartzea, eta zehazki:
 Diskriminazioaren prebentziorako eta identitate eta praktika sexu-afektibo ez heteroarautzaileak, askotarikoak eta askatasunean egindakoak garatzeko ekintzak barnean hartzen dituzten baterako hezkuntza feministako programak txertatzea beharrezko baliabideak bermatuz.
 Diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ pertsona guztiei, eta bereziki beren sexu, arraza, jatorri, egoera administratibo eta abarrengatik kalteberatasun handiagoko egoeran dauden pertsonei sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko beharrezko baliabide guztiak ematea.
 EAEn LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsa osoa eta araudiaren garapen egokirako beharrezko baliabide guztiak bermatuko dituen araudi espezifiko bat martxan jartzeko eskaera egitea.
 LGTBI+ adineko pertsonen arreta egokirako zerbitzuak sustatzea.
 Gure eskumenen esparruan, beste leku batzuetatik iristen diren eta beren sexu- orientazioaren eta/edo genero-identitatearen ondorioz jazarpena jasaten dutela adierazten duten pertsona guztientzako arreta osoa eskaintzea.
 Mugimendu LGTBI+ eta feministekin etengabeko komunikazio- eta lankidetza- kanalak irekitzea / mantentzea, eta ekimen bateratuak martxan jartzeko baliabideak erraztea. Era berean, aurreko ekintza horiek guztiak mugimendu horiekin kontrastatu beharko dira.
 Eta abar.

Herritarrei dei egiten diegu, mugimendu LGTBI+ eta feministek gure udalerri eta hirietan deitzen dituzten ekintzetan parte har dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude