Kutsadura ibaian

Azaroaren azken asteetan zehar gasolinaren itxura guztia duten kutsadura orban handiak agertu dira ibaian, Errenteriako zubitik gertu. Jakin bezain pronto, Udalaren Ingurumen zerbitzuari abisua eman genion, eta URA agentziarekin harremanetan jarri ziren EH Bilduko eskualdeko zenbait kide. URA agentziaren erantzukizuna da isurketa hauek ikertzea, eta txosten ofizialik oraindik ez daukagun arren, zurrumurru informatuek eta zantzuek diote gure herriaren “jasangarritasuna eta ingurumen politikaren” zaintzeko Udalak kontratatu duen enpresatik sortzen direla isurketa horiek, makinak kalean garbitzen dituztelako eta gasolina estolderiara zuzenean doalako. Paradoxak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude