Kongresu eratzailea

Bost urte igaro dira EH Bildu osatzen dugun hiru tradizio politikoek ekintza-batasuna estrategikotzat jo eta Euskal Herri burujabea, justua eta baketsua lortzeko bidea elkarrekin egitea erabaki genuela. Argi dugu Euskal herritarren gehiengoa helburu horiekin bat datorrela, eta jakin badakigu ere EH Bildu alderdien batura baino zabalagoa den espazio politiko propioa dela gaur egun; Gernika-Lumon ere bai.

Horregatik, lau indar politikoren koalizio soil izatetik pertsona eta sektore independenteak barnean hartuko dituen subjektu politiko izatera igaro nahi dugu. Gutariko bakoitza nondik gatozen baino, denok elkarrekin nora joan nahi dugun galdera garrantzitsuagoa baita.

Hortaz, orain arte alderdiek izan badute EH Bilduren ardura –zuzendaritza guneei eta hautes-zerrenden osaketari dagokionez–, hemendik aurrera alderdiek herritarrekin batera elkarbanatuko dute EH Bilduren erabakimena, alderdi edo egituraren bitartekaritzarik gabe, EH Bildun parte hartzen duten herritarren, Bilkideen arteko ituna izango du oinarrian.

EH Bildu berriaren eraikuntza prozesua graduala izango da. Ekainak 17an izango dugun Kongresu Fundazionalak erronka ezberdinei aurre egiteko abiapuntua eskainiko digu: Barne antolakuntza eta funtzionamendu berria, eta mandatu tasatua (datozen lau urteetan EH Bildu berria eraikitzea, hain zuzen) izango duen Nazio eta Herrialde Mailako zuzendaritza.

Zu ere EH Bilduren parte zara, eta ibilbide honen protagonista. Horregatik, prozesuan parte hartzeko gonbidatu nahi zaitugu. Alde batetik, kongresua.ehbildu.eus atarian izena emanez eta zuzendaritza berria hautatuz eta bestetik, Maiatzaren 25ean, prozesuaz hitz egiteko izango dugun Herri Batzarrera etorriz.

Ilusioz eta indarrez egin behar diegu aurre datozen erronka handiei. Animo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude