Bake prozesua

Kolonbiatik bisita

Kolonbiako gatazka luzearen ondorio latzak eta hasi berria den bake prozesuaren erronkak eta arriskuak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu gaur, gatazka zuzenean pairatu duten Magda Correarekin (Uriberen gobernuak eraildako Alfredo irakaslearen arreba) Jortge Freytter iheslari politikoarekin eta Julian Martinezekin, estatu aparatuen korrupzioa eta gerra zikina aireratu dituen ikerketa-kazetari eta idazlearekin.

Bake prozesua justua eta gardena izateko nazioarteko eragile aurrerakoien arduraz ere aritu gara. Euskal Herriko egoera beste dimentsiokoa izan arren, konponbiderako gako eta irakaspen komunak badira.

Dispertsioa eta euskal presoen giza eskubideen urraketak ezagutzeko aukera izan dute haiek eta harriduraz eta abegiz etzun dituzte azalpenak. Dispertsioaren Liburua eta preso gaixoen inguruko txostenak eraman dituzte beraiekin eta guk “Chuzadas, ocho años de espionaje y barbarie” Julianek idatzitako liburua jaso dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude