Herria ezin da herria aintzat hartu gabe egin

Hitz egin dezakegu zenbakiez, herri honen beharrizanez, egin beharreko inbertsioez edo hobetu beharreko zerbitzuez. Jakina da aurrekontuak herria gidatzeko tresna baliagarria direla; horien bidez zehazten dira lehentasunak. Beraz, udal batek politika egiteko duen baliabide nagusienetakoa direla ezin ukatu.

Hori horrela izanda, erraza da pentsatzea ikuspuntu eta iritzi asko dagoela, eta, nola ez, guztiok ez garela ados egongo. Bada, ordea, ukaezina den kontu bat: gero eta jende gehiagoren artean egin, orduan eta hobeak izango dira —interes orokorra hobeto defendatuko dute—.

Beraz, zergatik ukatzen edo, gutxienez, mugatzen da parte hartzea? Interes politiko, partidista eta pertsonalak gailentzen direlako Gernika-Lumoko agenda politikoan. Ezin bestela ulertu Udal Gobernuaren jarrera —aurrekontuak bulego itxi batean landu eta adostea, alegia—.

Herritarren parte hartzea ez da —edo ez litzateke izan beharko— modan dagoen kontzeptu hutsa edo legeak agintzen duen kasuetan aplikatzeko kontu deseroso bat. Edozein arduradun politikok jakin beharko luke bere iritzia ez dela albokoarena baino hobea edo garrantzitsuagoa, eta eztabaida beti dela aberasgarria.

Gernika-Lumoko Udal Gobernuak irakasgai hori gainditu gabe du; iritziak trukatzeari, eztabaidatzeari eta gauzak adosteari ateak ixten dizkio, baina ez hori bakarrik: kontrola ere oztopatu eta mugatzen du —eta, azkena aldian argi geratu den moduan badago zer kontrolatu: kontratazioko entxufismoa eta jarduera ilegala eta herriaren kontura egiten diren bidaiak, besteak beste—.

Informazioa berandu eta mugatuta ematen digute, ekarpenetarako tarterik ez dute uzten, eta, gainera, aldez aurretik dakigu bat bera ere ez dela onartuko; eta, are larriagoa dena, ez digutela ez onartzeko arrazoi bakar bat ere emango. Hain zuzen, bi aste ere ez dira pasako proposamena jaso eta aurrekontuak behin betiko onartuko diren arte.

Herria herriarekin egin behar da; baina, zoritxarrez, Gorroñoren eta PNVren interesak parte hartze horren kontra doaz: oposizioari 4 egun ekarpenak egiteko , eta herriari eztabaidatzeko aukera bakar bat ere ez.

Erantzun bakarra

  1. La izquierda no pasa por buenos momentos en Europa. Pero creo que la sociedad catalana est ms a la izquierda que la castellana, la gallega, la aragonesa, la murciana, la valenciana o la balear. Las ltimas elecciones no sirven mucho para medir el eje izquierda/derecha. JxCAT puede considerarse en parte como heredera de CIU, pero tiene muchos independientes dentro. ERC concurra con restos de UDC. El PSC tena tambin dentro restos de UDC. Cs, aunque derechista, se present como partido del NO. Slo PP, CUP y Comuns podran catalogarse como partidos que estaban bien integrados en el eje ideolgico.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude