Herri Kontuen Euskal Epaitegiak berretsi du: Udalak ia 3 milioi euro modu ilegalean banatzen ditu

Orain dela urtebete hatsa dario kanpainan salatu genuena berretsi egin du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak: Gorroño eta PNVren Udal Gobernuaren kudeaketa txarra —eta legez kanpokoa— hain zuzen ere.

2016ko gastuak aztertu ondoren 53 zerbitzu eta hornidura kontratazio publikoaren legeari muzin eginda ordaintzen zirela ikusi genuen: haien artean TAO zerbitzua, prentsa arduraduna, Udal eraikinen garbiketa… Udal arduradunak jakinaren gainean jarri genituen, egoera erregularizatzeko eta ardura politikoz jokatzeko. Beraien erantzuna ezezkoa izan zen, dena ondo eginda zegoela eta gu gezurretan genbiltzala.

Hala ere, urte eta erdi beranduago Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako auditoretzaren ondorioak gezurretan eta iruzurretan nortzuk ibili diren argi utzi dute. Arrazoia eman digu Epaitegiak: 2.384.000 euro inolako kontraturik gabe edo legearen araberako lehiaketa publikorik gabe.

Bere garaian argi esan genuena berretsi nahi dugu, eta orain, gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak emandako arrazoiarekin. Espero dugu oraingo honetan Udal Gobernuaren partetik jarrera aldaketa bat egotea; eta herritarron dirua era ilegalean banatzeari uztea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude