Udal gobernuaren kudeaketari...

Hatsa dario


Gernika Lumoko udalean eta haren sektore publikoan kontratazioaren egoera ez da batere ona. Kontratazio legedia aplikatzen den kasuetan, ez da be ondo aplikatzen, eta, beste askotan, legea bera aplikatu ere ez da egiten.

Oro har, txarra da kontratazioa eta erosketa kudeaketa, baina bereziki arduratzekoa da Kontratazio Legea aplikatu gabe “etengabe, uneoro eta iraunkorki behar diren zerbitzu eta erosketen kontratazioa. Udalak hamaika zerbitzu eta hornidura ordaintzen du, inolako publizitate, gardentasun eta konpetentziarik gabe.

Publizitaterik egiten ez denean, asko handitzen da “clientelismo”aren arriskua, eta konpetentziarik ez dagoenean dena garesago ordaintzen da, eskala-ekonomiaren abantailak baztertzen dira. Aipatutako ezaugarriek begi bistan uzten dute polika publikoaren efizientziarik eza.

Txosten honetan, 2016ko urtean lizitazio prozedurarik egin gabe udalak bere funtzionamendurako erabiltzen dituen zerbitzu eta hornidura garrantzitsuenak aipatzen dira. Azpimarratzekoak dira, nolanahi ere, hornitzaile kopurua eta erabiltzen den diru kantatea. Ekonomikoki kuantifikatua, 3.042.912,55 eurora iristen da gastatzen dena, eta, kontratazioa lizitazio publikoan ematen denean batez beste aurrezten den portzentajea %30 izanik, “galdu” egin dira 912.837,76 euro.

Azken asmoa ez da dirua aurreztea, baizik eta diru hori zerbitzu edo erosketa berean inbertzea baina kalitate handiagoa eskainita. Ingurumen irizpideak exijituz, azpikontratatutako langileen lan-baldintzak zainduz… estrategiazko politika publikoak aplikatzeko.

Espero dugu salaketa honek behar duen lekuan eragina izatea, eta, efizientziaren mesedetan, erabilgarri izatea aurrera begira kontratazio polikan aurrerapausoak emateko.