Gorroñok enpresari eta enpresak Gorroñori… Gernikarron diru publikoaren kontura, noski!

Bere armada pertsonala balitz moduan, Gernikako udalak oso era “ponpoxoa”an ibilgailu berri batzuen aurkezpen publikoa egin zuen pasa den ekainak 13an. Baina errealitatea oso bestelakoa da, ibilgailu hauek ez dira herriarenak, ez ditu Udalak erosi, enpresa pribatu batek baizik. Horrela, Gorroñok udalak erosi dituenaren itxura nahi izan du, Gernika-Lumotarrak nahasteko helburu argiagaz.

Gainera, ez dauka inongo lotsarik ibilgailuen ezaugarri teknikoak detalle guztiekin azaltzeko (“emisio kutsakorrak eta poluzio akustikoa murriztea”). Errealitatea ordea bestelakoa da: zer ibilgailu erosi, zein ezaugarriekin eta noiz erosi enpresa pribatuak erabaki du. Udalak, aukera izan zuenean ere, ez zion enpresari inongo ingurugiro baldintzarik ezarri. Kontrakoa esan arren, ez zuen ingugurugiroaren aldeko apusturik egin aukera izan zuenean. Lizitazioaren oinarrietan ez zuen inolako exijentzi ekologikorik ezarri, egitea posible bazuen ere; eta, aukera hori bete betan enpresaren esku utzi zuen:

Artículo 58.- Vehículos

El/La adjudicatario/a dispondrá de los vehículos necesarios para el correcto desarrollo de los trabajos, no pudiendo alegar la falta de material para la realización de los trabajos que le sean requeridos.

Se sobreentenderá, en todos aquellos casos que así suceda, que los vehículos conllevan chófer incluido en su precio unitario.

Dentro de la oferta e incluido en el canon mensual debe considerarse la disponibilidad de dos vehículos y un camión mediano, capaz para el traslado del personal a los distintos tajos.

Por parte del/de la Adjudicatario/a se dispondrá de un vehículo para uso del personal municipal cuando así se le solicitara desde la Dirección de Servicios, para traslado de personal relacionado con el control y supervisión de las obras a certificar.

Marketing kanpaina sinple honen atzean enpresa pribatu batek alkateari egiten dion mesede bat baino ez dago. Jabego pribatuko ondasunak besterik ez direnak alkateari uzten dizkio berak propaganda merkea egin dezan, hauteskundeak badatoz eta. Era honetan enpresak kontratuaren adjudikazio prozeduran alkateak egin zizkion mesedeak itzultzen dizkio. Azkenean, argi geratzen da Gorroño eta enpresa pribatua oso “lagun” onak direla, eta lagun moduan, elkarri mesedeak egiten dizkiote. Hori bai, konplizitate honen ondorio ekonomikoak gernikar guztiok ordaintzen ditugu.

Albistea Busturialdeko Hitzan: Gernika-Lumok mantentze lanetarako ibilgailu berriak erabiliko ditu

Albistea Oizmendin: Gas sistemadun 5 ibilgailu berezi aurkeztu ditu Gernika Lumoko Udalak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude