Memoriaren Parkea

Gernika-Sartaguda

Gernika-Lumoko herritarrek pozik baztertuko eben 1937ko apirilak 26 baten mundo osoarentzat sinbolo berezia bihurtzeko aukera. Baina aukera hori ez zegoen beren esku. Beste batzuk aukera hori aldez aurretik hartuta eukien, jada. Sartagudako herritarrek ere, ez eben aukeratuko beste batzuk jada, aurretik, eurentzat erabakita eukien patua. Beren eskubideen alde borrokatzen ziren Sartagudako andre gizonek, lana, berdintasuna, zorionerako eskubidea baino ez eben eskatzen. Gernika-Lumon bezela, erioaren, mendekuaren, irainaren, zigorraren, bazterkeriaren, gezurraren bidez kolpatu ebezan. 1.000 biztanle inguru eukazan herri batean, 86 lagun afusilatu ebezan. Beren amak eta emazteak, irainduak, baztertuak izan ziran. Beren ondasunak lapurtuak.

Txikizioak, hilketak, jazarpenak, kartzela, beldurra… Eta erail ebezanean, eraildatutakoen bizitzen eta borroken oroimena, oso-osorik, erro-errotik atara nahi ebezan, zelaietan bedar txarrak ateratzen diran bezala. Horregaitik iluntasuna, izkutatutako hobiak, bide bazterrak, behartutako derrigorrezko isiltasuna… Eta horregaitik batuko gara, guretzako beren oroimena, beren borroka, bizirik dirauela esateko.

GApirilaren 19an, 19:30ean, Gernikako Elai-Alai aretoan
Mahai-ingurua: Sartaguda, el pueblo de las viudas
Antolatzailea: Arrano Kultur Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude