Gernika-Lumoko ondare eta memoriari azken ekarpenak

Gernikako jaiak amaitu dira, eta, alde batetik,  jaien inguruan gure herriko ondare eta memoriaren monumentuen zerrendari, — gargantuari eta gudarien irudiari— 96.000 euro ziztrinengaitik erraldoien kolekzio kolorezalea gehitu jakola onartu behar dogu.

Beste alde batetik, ORDAINTZERIK EZ DAGOEN GALERA, XV mendeko Santa Ana baseliza, jatorrizko eraikin gotikoa, erori egin da. Santanape polikiroldegiaren gainean, Santa Anaren auziaren azken kapitulua, gure historia eta iraganarekiko itxikeriaren beste atal bat baino ez da. Lehen mendeko 60ko hamarkadan, ermitaren egoera txarra salatu zan, eta orduko zurrunbiloan, bertan egozan XVgarren mendeko flandriar irudi gotikoak desagertu ziran.

Harrigarria bada be, 2018an, Bakearen eta Kulturaren hiria izan nahi dauan gaur eguneko Gernika-Lumon, Jose Mari Gorroñok eta bere lantaldeak, igaro dan mendetik letra okerragaz idazten hasia zen beldurrezko istorio honen sinestezinezko azken emanaldia sinatu dabe. Ondarearen inguruko kudeaketa negargarria, dudarik ez.

Ez dezagun ahaztu, bestalde, baseliza, indarrean dagoen Gernika-Lumoko HAPOak zein Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitasmoak babesten dabela. Auzia beraz, ez da oraindik amaitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude