Gernika-Lumoko aterpetxea eta jubilaren taberna lagunentzako negozio!

 

¡BASTA DE MANGONEO CON EL DINERO DE TODAS!

En el año 2016, denunciamos que el ayuntamiento de Gernika-Lumo repartió 3.049.516,2€ sin aplicar la ley de contratación: 53 servicios y suministros. Esto, aparte del no cumplimiento de la ley, supone un gasto innecesario y una mala gestión de los recursos de las ciudadanas. No solo no han hecho nada para mejorar esta situación, sino que, además, desde 2015  ha dejado de cobrarle a la empresa que gestiona el aterpetxe el canon de explotación de locales públicos, y así les ha regalado 51.690€.  Ahora, han empezado a hacer lo mismo con el bar de los jubilados del Pasileku. Así, utilizan estos servicios —necesarios en el pueblo— para hacer negocios con sus amigos.

Urte erdi baino gehiago igaro da Gernika-Lumoko udalak kontratazioan daraman kudeaketa txar hori salatu genuenetik; hala ere, egoerak ez du hobera egin; are gehiago, nabarmen okerrera egin duela esan genezake. Zerbitzu handienek kontratu gabe jarraitzen dute, eta orduz geroztik egin diren batzuetan, herritarron dirua xahutzera eramaten duten jokabideak errepikatu dira. Kontratu publikoen bidez lagunei mesede egiten ari direla ematen du.

ATERPETXEAK kontratu gabe jarraitzen du. 2015eko irailean urte bateko kontratu txikia egin zieten; ordura arte urtean ordaintzen ziren 2.250€ak parkatzeaz gain, hilero-hilero 1815€ ordaintzea erabaki zuten —ezin aipatu gabe utzi aterpetxearen irabazi guztiak kudeatzen duen pertsonak eramaten dituela, eta ur eta argindar gastuak, aldiz, udalak ordaintzen dituela—. 2016ko irailean kontratu txikia bukatu zen arren gaur-gaurkoz ez da kontratu berririk egiteko pausorik eman. UDALAK 51.690€ OPARITU DIZKIO ATERPETXEA KUDEATZEN DUENARI.

JUBILATUEN TABERNAN kontratu txiki bat onartu berri da; horretan ere, 3.000€ —jabari publikoko lokal bat ustiatzearren ordaindu beharrekoak— parkatu egin zaizkie. Beraz, datozen sei hilabeteetan, gutxienez (ikusi beharko da egoera zenbat luzatzen den), 1500€ irabazteari utziko diogu.

Diru falta dagoela lau haizetara esaten den honetan, udalak ez du inongo arazorik lagunei dirua oparitzeko —aitzakia horrekin zerbitzuak behin eta berriro murrizten badituzte ere—; nahiz eta, horretarako, legez kanpokoak diren metodoak erabili.

Lehenago ere egin genuen bezala udalari exijitzen diogu kontratazioan daraman kudeaketa aldatu eta herriko baliabideekin arduratsu jokatzeko. Edo, hori egiten ez badu, behintzat, ez ditzala orain arteko legez kanpoko jokabideak errepikatu, kaltetuak herritarrok baikara.

HERRITARRON DIRUAREKIN AZPIJOKORIK EZ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude