Querella Argentina

Frankismoaren inpunitatearen aurka

Gaur deklaratu du Gernikako epaitegian, Julia Lanas gernikako bizilagunak. Argentinako Maria Servini epailearen aginduz, Juliak, bere familiak frankismo garaian jasan zuten jazarpena kontatu du.

Kanpoaldean, Frankismoaren Krimenen Kontrako Euskal Plataformak deituta elkarretaratzea egin da eta EHBilduko zinegotzi eta kideak bertan egon gara gure babesa eskeintzen. Plataforma hau, “Bide Argentinarra” bultzatzen dabilen elkarte multzo bat da, tartean Gernika Batzordea.

Plataformaren helburua, frankismoaren inpunitatearekin amaitzea da. Juliaren ostean, Tasio Erkiziari ere deklarazioa hartuko dio Bilboko epaile batek hurrengo egunetan. Hemendik gure babesa eskaini nahi diogu plataformari eta egiten dabiltzan lana aitortzeko Gernika sarietarako proposatu ditugu.

Egia, justizia eta erreparazioa!

Hitza: “Guztia “gertatu zen legez” azaldu dio Julia Lanasek epaileari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude