Lurgorriko eskola

Eskola auzoaren mesedetan jartzeko lanean

Atzo, martxoaren 5ean Lurgorri Auzo Kultur Elkarteak (LAKE) deituta batzarra egin zen auzoan dagoen eskolaren inguruan hitz egiteko. Elkartearen asmoa, orain dela gutxi arte hutsik eta orain jubilatuek bakarrik erabili dezaketen eskola auzoaren beharren arabera antolatu ahal izateko proposamena bat egiteko ideiak jasotzea zen. Hau da, eskola auzoaren mesedetan jartzeko ideiatik abiatuta auzotarren ikusten duten beharrizanekin proposamen bat idatzi eta Udalean aurkezteko ideiarekin deitu zuten batzarra.

Beste behin ere, Udal Gobernutik eta konkretuki Alkatearen partetik laguntzarik ez izateaz gain, oztopoak baino ez zituzten izan. Batzarrerako eskola erabiltzeko baimenik ez zitzaien eman (euria iragarrita zegoen arren), baina are ulertezinagoa dena, batzarrerako aulkiak eskolan gordetzea ere debekatu zitzaien auzokideei. Sinestezina eta onartezina gure ustez. Honen inguruan azalpenak eskatuko ditugu Alkatetzan horrelako jarrera totalitarioak onartezinak direla uste dugulako.

Zorionak lurgorriko auzotarrei elkarrekin hitz eginez eta ideiak konpartituz proiektu aberasgarriak ateratzen direla erakustearren. Zorionak, debekuen gainetik auzorako auzotarrekin eraikitako ekimenak lehenestearren. Zorionak eta segi horrela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude