elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE!

Prest ez gaudelako gaude prest. Ez gaude prest euskal preso politikoen senide eta lagunek astero-astero milaka kilometro egitera kondenatuta jarraitu dezaten; ezta gaixo dauden presoei ezartzen zaien heriotza zigorra onartzeko. Ez dugu Espainia eta Frantziako errepideetan istripu eta heriotza gehiagorik nahi; ezta ehundaka umek beraien bizitzako momentu garrantzitsuak bidaietan igaro ditzaten.

Denon erantzukizuna da. Marta Igarrizen senideen istripuak —hau ere ekidin zitekeen— azkena izan behar du, Ibon Iparragirrek etxean egon behar du eta motxiladun umeek pairatzen duten zigor bidegabeak bukaera izan behar du. Asko eta asko dira arrazoiak, ugariak moduak eta eremuak, baina helburua bera da guztiontzat: egoera honi buelta emateko beharrezkoak diren pausuak ematen jarraitzea.

Urtea amaitu dugun moduan hasiko dugu berria: kalean. Gernikan atera ginen abenduaren 31an, eta Bilbo beteko dugu urtarrilaren 13an. Euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herriratzea eta beraien zein senideen egoera behingoz aldatzeko eskatuko dugu.

PREST GAUDE! GERNIKA-LUMOKO EH BILDU PREST DAGO!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude