EH Bilduren gardentasun ataria

2015. urtean onartu zen gardentasun legea; horren arabera, Udalek informazio jakin bat —soldatak, aurrekontuak, dirulaguntzak, informazio juridikoa…— derrigorrean herritarren esku jarri eta eguneratu beharra daukate, espreski sortutako web atari batean eta ikusteko era erraz eta ulergarrian.

Gernika-Lumoko EH Bilduk behin eta berriz eskatu dugu legea bete eta, gardentasunaren mesedetan, web orria eguneratzeko. Udal Gobernuaren utzikeriaren aurrean legeak zehazten duen eta gure esku dugun informazioa publiko egiteko hautua egin dugu*.

Hori horrela, 2018ko lehen hiru hilabetekoan (urtarrila, otsaila eta martxoan) kaleratu beharko litzatekeen —eta udal gobernuak kaleratu ez duen— informazioa helarazi nahi dugu.

*Kontuan hartu beharra dago gure baliabideak mugatuak direla, eta, beraz, zaila zaigula derrigorrean azaldu beharreko informazio guztia biltzea eta publikatzea. Hori bai, hemen jasotako datu guztiak egiazkoak dira, Udaleko organo ezberdinetan jasotakoak eta akta ofizialetan publikatutakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude