EH BILDUREN EKIMENEZ AURRERAPENAK KONTRATAZIOARREN GARDENTASUNEAN ETA HILETA ZIBILEN ORDENANTZAN

EH Bilduren iniziatibari esker honakoa lortu dugu uztailaren 18an egin zen ez ohiko osoko bilkuran:

-HERRITARREN INTERES ZUZENEKOAK DIREN KONTRATUAK BANDOETAN IRAGARRI ETA, HORRELA, INTERESDUNEK INFORMAZIOA ESKURAGARRI IZATEA. Esan beharra dago, horrez gain, herriko komunikabideetan ere iragartzeko proposamena egin genuela, baina azken hori ez zutela onartu nahi izan. Aterpetxea, jabari publikoko tabernak… herritarren interesekoak dira eta ahalik eta jende gehienak ustiapenerako aukera izateari ezinbestekoa deritzogu.

-IRAILETIK AURRERA HILETA ZIBILAK EGITEKO BITARTEAKOAK IZANGO DITUZTE ESKURAGARRI HERRITARREK. Urte bete luzez herritarren iniziatibatik sortutako eskaera honi erantzuna eman eta ordenantza egiteko eskatu ostean, eta Udal Gobernuaren utzikeriaren ikusita –izan ere, urte batez gaia atzeratzen egon da inongo lanketarik egin gabe–, proposamena aurkeztu genuen. Oraingo osoko bilkuran onartu ez bada ere –herritarren iritziak jasotzeko epea zabalduko delako–, irailean onartu eta ordutik aurrera indarrean egongo da.

Puntu hauek eta beste batzuk –5 guztira–2018ko ekaineko Osoko Bilkurarako eztabaida eta bozkarako proposatu genituen; Udal Gobernuak ez zituen onartu. Esan beharra dago alkateak duela eskumena ohiko osoko bilkuretan puntuak sartzeko, beraz, bere borondatearen araberakoa da zer eztabaidatuko den eta zer ez.

Inongo azalpenik gabe galarazi ziguten gure –eta, oro har, herritarren–  interesekoak ziren gaiak eztabaidatzea; hori horrela, ez ohiko bilkura eskatzea erabaki genuen. Argi dugu gure lana zein den, oposizioan egon arren gaiak proposatu, landu eta onartzeko pausuak ematea. Bide horretan eskura ditugun tresna guztiak erabili ditugu eta hemendik aurrera ere egingo dugu.

Pozgarria da bi ekimen hauek aurrera ateratzea, ez, baina, Udal Gobernua jarrera atzerakoi batzuetan tematzen dela ikustea:

-Gure proposamenen inguruko jarrera eta gaien inguruko beraien proposamenak goizean aurkeztu zizkiguten.

-Ez dituzte gardenatsunean pausuak eman nahi: horren adibide dira kontratazio mahaian politikoak behatzaile moduan egotea onartu nahi ez izatea eta herrian interesekoak diren kontratuetan Bandoaz gain herriko komunikabideetan publizitatea jarri nahi ez izatea.

-Gizarte ekintza arloan urratsak emateari uko egin diote: kontratazio lege berriak integrazio programak dituzten enpresentzako gorde beharreko ehunekoa zehazteko eskatzen du; Udalarentzako, ordea, hau ez da lehentasunezkoa eta atzeratu egin du erabakia.

albistea BUSTURIALDEKO HITZAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude