+ demokrazia

Gobernuaren kolore ideologikoa ahaztuta ere, Udal Gobernu ona da harrokeria alde batera utzi eta guztiok entzuteko hurbiltzen dena, gardena, zintzoa eta parte hartzailea dena. Jarrera kontua da, eta Gobernu demokratikoaren funtsa.

Gure ustez, Gernika-Lumok badu alde horretatik zer hobetu, eta horregatik, gobernantza onaren gutxieneko demokratikoak adostea ahalbidetuko duen prozesu bat jarriko dugu martxan. Herritarrekin adostea eta Udaleko talde politiko guztiekin adostea. Gaur bertan ezarri ahal izango ditugun gutxieneko demokratikoak. Gobernuan nor dagoen ere errespetatuko diren gutxienekoak.

Eta horretarako, gernikarrek udal funtzionamenduari buruz dituzten iritziak eta sentsazioak jasotzen lagunduko digun galdetegia prestatu dugu. Eta horrez gain, kirol, kultur eta gizarte elkarteekin bilduko gara Udalarekin dituzten harremanei buruz hitz egiteko eta haien kezkak ezagutzeko. Informazio eta elkarrizketa guzti hauekin udal gobernantza hobetzeko aldaketa eta neurrien taula marraztuko dugu. Eta indar politiko guztiekin partekatuko dugu, guztion artean udal hurbilago eta atseginago bat eraiki dezagun, demokrazia gehiagorekin.

—————————————–

Con independencia del color ideológico del que gobierna, un buen Gobierno Municipal es aquél que aparca la soberbia y se acerca para escuchar a todas y todos, que es transparente, íntegro y participativo. Es una cuestión de actitud, y es la esencia de un Gobierno democrático.

Pensamos que Gernika-Lumo tiene mucho que mejorar en este sentido, y por ello vamos a poner en marcha un proceso que nos permita acordar los mínimos democráticos de una buena gobernanza. Acordarlos con la ciudadanía y acordarlos con todos los grupos políticos del Ayuntamiento. Unos mínimos que podamos implementar desde hoy mismo. Unos mínimos que sean respetados gobierne quien gobierne.

Y para ello, hemos preparado un cuestionario que nos ayude recoger las opiniones y las sensaciones que tienen las y los Gernikarras sobre el funcionamiento municipal. También nos reuniremos con asociaciones deportivas, culturales y sociales para hablar sobre sus relaciones con el Ayuntamiento y conocer sus inquietudes. Con toda esta información y todos estos diálogos dibujaremos una tabla con los cambios y las medidas para mejorar la gobernanza municipal. Y se las plantearemos a todas las fuerzas políticas, para que entre todos y todas construyamos un Ayuntamiento más cercano y más amable, con más democracia.