Bonbardaketaren 80. urteurrena

2017. urtean Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena ospatu da. Hori dela eta gernikako hainbat elkarte lanean dabiltza beraien ekimenak antolatzen. Ekimenak koordinatzeko eta egitarau bateratu bat osatzeko, eragile ezberdinen arteko elkargune bat sortu da. EH Bildu parte hartzen ari da elkargune horretan urteurrenera begira zeozer antolatzeko asmoa dugulako.

Orain arte bi bilera egin dira eta hainbat elkartek parte hartu dugu: Lobak, Gernika Batzordea, Gernika Gogoratuz, Arrano Kultur elkartea, Bakearen museoa, Gernika Garretan, Sare antifaxista…

Hurrengo batzarra urtarrilaren 25ean izango da. 19:00etan Astran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude