Udala

ateak zabaldu partehartzeari

ZEUGAZ ASKOZ BE HOBETO

Gernika-Lumoko EH Bilduren helburu nagusia Herria Egiten laguntzea da, eta Herria Egin esaten dugunean, guztion ekarpenekin garatzen doan herri bizia esan nahi dugu. Daukaguna modu kritikoan aztertuz, okerrak zuzenduz eta asmatutakoan sakonduz. Horretarako, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako guztion arteko harremanak sustatzea beharrezkoa da. Iritziak naturaltasunez trukatu ahal izatea, desberdin pentsatzen duenari lasaitasunez entzutea, entzundakoa aintzat […]

Panico a la palabra

Ulertu daiteke, ados egon ez arren, Udal Gobernu batek funtzionamendurako arautegia inorekin kontatu gabe egin eta aplikatzea. Gernika-Lumoko herritarrek osoko bilkuretan parte hartu ahal izateko idatziz baimena eskatu behar dute, horrela dago jasota oraindik ikusi ez dugun arautegiren batean.

Aurtengo mila herrikoia ez da egingo, udalaren erruz

Gernika-Lumoko EH Bilduk aurtengo Mila Herrikoia bertan behera geratzeagatik bere tristura adierazi nahi du; Udal Gobernuak daraman espazio publikoen erabileraren kudeaketa oker eta interesatuari eta herri ekimenekiko erakusten dituen utzikeria eta laguntzeko borondate faltari egozten die ardura.

OSOKO BILKURAK

UDAL LANGILEEK IKUSKARITZARA JO BEHAR IZAN DUTE, BERAIEN OSASUNAREN DEFENTSAN

, , 0

Noraino heldu behar dira Gernika-Lumoko langileak beraien eskubide oinarrizkoenak eskuratzeko? Badira ia hiru urte langileak udalak San Kristobalen duen biltegi baten egoera salatzen hasi zirela. Udaleko lantaldeko kideek hainbat eta hainbat lan egiten dituzte bertan, eta, beraien hitzetan, ez dira segurtasun eta osasun baldintzak betetzen. Konponbidea erreza du berez: arrapalaren labainkortasuna konpondu eta aireztatzen sistema […]