Herria

zutaz harro

PASILEKUA BIZIRIK AKORDIOA DELA ETA

EH Bilduk zoriondu nahi du Pasilekue Bizirik taldea, eta biziki baloratzen du Udalarekin akordioa erdietsi izana. Herritarron kemenak eta indarrak Gorroño eta bere Gobernua mahaian eserarazi dituzte, Pasilekuko proiektuaz berba egiteko eta guztion artean berraztertzeko. Arrazoia edozein dela ere, Udal Gobernuaren jarrera-aldaketa txalotu nahi dugu, behingoz, herritarren ahotsa entzuteko prestutasuna erakutsi duelako. Aldarte berri hau […]

LGBTI+ KOLOREEKIN BANKU BAT JARRI DUGU

2017ko ekainaren 28aren harira hartutako konpromisoa beteta, LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen dituen koloreekin banku bat jarri dugu Gernika-Lumoko Udalbatzak, kolektibo hori ikusgarri egin eta beraien lana, aniztasun eta borroka goraipatzeko. Ondorengo adierazpenarekin batera burutu dugu ekimena: LGTBI+ PERTSONEN SEXU-ASKAPENERAKO NAZIOARTEKO EGUNA 49 urte igaro dira Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean New Yorkeko polizia […]

Gernika gehiagorik ez; ez Palestinan ez inon!

Une zail hauetan gure doluminak helarazi eta gure elkartasun osoa berretsi nahi dizkiegu Palestinako herriari eta bereziki Gazako biztanleei. Eta berriro ere, Palestinar estatua aintzatetsi. Aldi berean, Israelen okupazioa eta giza eskubideen eta legalitatearen berme omen diren bere aliatuen isiltasun eta konplizitate lotsagabeak salatu behar ditugu.