2 minutu eta 18 segundo

Horixe da Urtarrileko Osoko Bilkurak iraun duena, Udal Gobernuko koalizioak daukan ekimen politikoaren hutsa agerian utzita. Eta gobernatzeko eskaintzarik ez dagoenez, legeak agindutako derrigorrezko tramiteak baino ez dituzte Osoko Bilkuretara ekartzen. Urtarrilekoan , adibidez, alkateak gai zerrendan sartu dituen puntu guzti-guztiak, Osoko Bilkurari derrigorrez “kontu eman” beharreko diru kontuak dira, legeak hala
aginduta. Hain zuzen ere, joan den urteko aurrekontuetan egindako prebisio okerren ondorioz egin behar izan diren kreditu aldaketak, fakturak ordaintzeko. Haien ustez, ez
dago herrian Osoko Bilkuran eztabaidatzea merezi duenik gai edo proposamenik.

Izatez, Osoko Bilkura proposamenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko Udalaren organo gorena da. Baina Gorroño eta PNVrentzat Osoko Bilkurak
hilero errepikatzen diren derrigorrezko bilera deserosoak dira, oposizioa aguantatzeko bilerak. Izan ere, eztabaida inoiz egoten bada, oposizioak eramandako proposamenen edo egindako galderen inguruan sortutakoa izaten da. Bestela, gaurkoa bezalakoak lirateke Osoko Bilkura guztiak. Eta horregatik ez dugu galderarik egin oraingoan, egunerokotasunetik haratago ekimenak aurkezteko Gobernuaren ezintasuna bistan gera dadin.
Tramiteak betetzeko bi minutu eta bilkura amiatuta alkateak telebistarako egiten duen monologoa entzuteko. Oraingoan 9 minutu. Horretarako dira haien Osoko Bilkurak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude