80 urteurrena

1937-2017: memoria lantzen

Datorren apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 80garren urteurrena gogoratuko dogu. Urtero bezala batuko gara, Gernikatik Gernikara, Gernikatik Euskal Herrira, Gernikatik Mundura, Bakea eta Giza Eskubideen defentsa benetako justiziaren eta benetako askatasunean oinarritzen direla baieztatzeko; memoriaren lanketa denon ardura eta eskubidea dirala aldarrikatzeko; atzo eta gaurko faxismoari aurre egin eta askatasunaren aldeko borrokalariak omentzeko; gaur egun, gure aurrean gertatzen diren Gernika guztiak, Gernika nazional, kolektibo eta indibidualak, zapalkuntzaren eta gerraren Gernikak salatu eta borrokatu behar direla ozenki esateko.

Horretarako herri mailan, udazkenetik, zenbait talde eta eragile dihardute, bakoitza bere autonomiatik abiatuta, agenda herrikoi orokor bat antolatzeko: Sare, Gerrarik Ez-Ongi Etorri Errefuxiatuak, Sare Antifaxista, Gernika Gogoratuz, Bakearen Museoa Fundazioa, Gernikako EHBildu, Goldatu (Frankismo garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen elkartea), Lobak, Arrano KT, Gernika Garretan, Gernika Batzordea eta Gabirel Ezkurdia.

Asmoa datorren urteurrenari esan nahi berezia emotea da, aldarri berezia. Denon artean, talde hauek osatzen dutenen artean eta gernikar guztion artean lortuko dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude