Non bestela?

Bergan ez bazen, non bestela egongo ginatekeen Gernika-Lumoko hautetsiok egun berezi horretan? erantzun genion Regio 7-ko kazetariari. Bezperan heldu ginen anaitutako herrira, AMI-ren deialdiari erantzunez Udalbiltzak antolatutako kanpo-bisitarien taldekideak Bartzelonan utzita.

Udalaren adierazpena Kataluniari buruz

Gernika-Lumoko Udalak bere gaitzespena eta kezka azaldu nahi ditu Kataluniako autonomiaren izatezko esku-hartzearen aurrean eta Generalitat-en instalazioen miaketak eta zilegizko herri-ordezkarien atxiloketak ekarri dituen estatuko segurtasun indarrek burututako polizia operazioen aurrean.

Balorazioa

Anbiziorik gabeko gobernua

Urte bi pasatu dira Udal Gobernua osatu zenetik eta legegintzaldiaren erdiraino iritsi gara. Udal Gobernuak egindakoaren – edo hobeto esanda, ez egindakoaren – balorazioa egiteko unea da. EH Bilduren ikuspuntutik, anbiziorik gabeko gobernua da Gorroño eta PNVren artekoa, gardentasunik gabe, irizpiderik gabe eta planifikaziorik gabe jarduten duena.

Udal Gobernuaren kudeaketari… hatsa dario

Gardentasunaz ari gara, kudeaketa egokiaz eta legea betetzeaz eta baldintza jakin batzuk exijitzeaz. Izan ere, kontraturik ezean Udalak uko egiten dio langileen baldintzak duinak eskatzeari, ingurumenerako egokiak diren neurriak hartzeari, tokiko ekonomia sustatzeari edo berdintasun zein hizkuntza irizpideak eskatzeari. Hori guztia da kontratazioak eskaintzen duena, eta udalak ez du aplikatu nahi.

LiburutHeRRixe

Apología… de la pancarta!

Ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi zen atzoko Udalbatza. Zazpietan zegoen jarrita hitzordua, baina batzar aretora sartzean, alkate eta zinegotzion lekuak okupatuta zeuden. Dozena eta erdi ikasle, herriko neska-mutilak, bertan zeuden eserita, liburuak zabalik, herriko liburutegian dauden leku falta eta baldintza eskasak modu sinboliko horretan salatzeko asmoz. Helburua, alkateari haien arazoa helaraztea, “hona hurbiltzea eta bi minutuan esango dugu esan beharrekoa eta bagoaz”, zioten gazteek.

LiburutHeRRixe ekimena

EH Bilduk ekimena txalotu nahi du eta gazteei zorionak eman nahi dizkie, eta aldi berean, Udal Gobernuari arazoari aurre egitea exijitzen dio: gazteekin, liburutegiko erabiltzaile eta langileekin eseri eta guztiontzat onuragarri izango den konponbidea adosteko pausuak eman ditzan.

ASTEKO IRUDIA

Gernika-Lumoko EH Bilduko zinegotziak Bergan egon dira urriaren 1eko erreferenduma defendatzen. Argazkian, Montse Venturós, Bergako alkatearekin.

GAI LIBREAN

Herriko seme-alabak | Jose Ramon Bilbao "Buli"

DOKUMENTUAK